martes, 5 de enero de 2016

... SUKALDARI, SUKALDARI!!!

Urte berri on!

Gabonetan gaudelarik, pasatutako astean Sanduzelai Peñako txokoan, Sanduzelai Ikastetxek Guraso Elkarteak antolatutako sukaldaritza tailerra egin zen. Gure sukaldari nagusiek, Carmenek eta Arantzak, eta bestelako laguntzaileak, ederto aritu ziren haurrekin magdalenak eta hostopiltxoak egiten. Eta bapo azkaldu zituzten ere!

¡Feliz año!

La semana pasada, en plena semana de vacaciones navideñas, la APYMA de Sanduzelai organizó un taller de cocina que tuvo una estupenda acogida. Los locales de la Peña Sanduzelai fueron el lugar en el que los txikis, con la ayuda de nuestras "cocineras mayores", Arantza y Carmen, y sus "pinches", prepararon ricas magdalenas y buenísimos hojaldres rellenos de "txocolate" y "txistorrica," que después degustaron todos de merienda.

 HOSTOPILTXOAK TXISTORRAZ edo TXOKOLATEZ BETEAK

 hojaldres rellenos


 

Errezeta:

HOSTOREA (hojaldre)
TXOKOLATEA
TXISTORRA
ARRAUTZ BAT

Hostorea zabaldu. Irudi desberdinetako moldeekin hostorea moztu. Barruan txokolate/txistorra zati bat jarri eta beste hostore zatitxoarekin estali. Ongi itxi. Azpil batean jarri eta arrautz irabiatuarekin gainetik margotu. Labean sartu gorritu arte.



MAGDALENAK:


Errezeta:

4 ARRAUTZ
200 gr. AZUKRE
200 gr. IRIN
200 gr. GURIN
sobre bat ALTXAGARRI (levadura)
TXOKOLATEZKO PEPITAK (edo txikitutako txokolatea)

Irina eta altxagarria nahastu. Osagai guztiak ongi nahastu. Lehenengo arrautzak, ondoren azukrea, gurina gehitu eta irina altxagarriarekin azkena. Krema ongi dagoenean (pikorrik gabe), txokolatezko pepitak gehitu. 
Moldeetan bota, goraino bete gabe, eta labean sartu. 180 ºC  15-20 minutuz.

Ederki pasatu zuten gure txikiek!!!
¡Qué bien se lo pasaron nuestros txikis!!












No hay comentarios:

Publicar un comentario